Atunaren Munduko Hilabetea
Maiatzean, Bermeo Tunak dibulgazio-hitzaldiak antolatzen ditu Bermeoko atunaren balio-katearen garrantzia eta dimentsioa jendeari hurbiltzeko, Atunaren Munduko Eguna (maiatzaren 2a) eta Bermeoko Arrain Azoka lotuz.
Bertako taberna eta jatetxeen ibilbide bat, atunaz eta hegaluzeaz pintxotan gozatzeko, arrantza jasangarritik datorren produktu arduratsuaren bermearekin, eta denboraldiko produktu izarraren kalitatearekin.
Urtero bezala, udan, Bermeoko Udalaren eskutik, BIZI BERMEOk itsasoari eta arrantzari lotutako aisialdiko eta turismoko jarduera ugari eskaintzen ditu Bermeon.
Jaso ezazu zure liburuxka Bermeoko turismo bulegoan (Lamera parkean) edo parte hartzen duen edozein taberna eta jatetxetan. Berta partehartzaile guztien planoa aurkituko duzue. Sortu zure ibilbidea eta hasi gozatzen! Taberna bakoitzean, gure logoarekin identifikatuta ikusiko dituzuen BTWC pintxoarekin, eskatu liburuxka zigilatzeko. 5 zigilu biltzen dituzunean, eraman liburuxka Turismo bulegora eta BTWCko kontserba-produktuen packen zozketan parte hartuko duzue.
Bermeo Tuna Pintxo Tourra martxan egongo da uztailean eta abuztuan, egunero, 12:00etatik 14:00etara.
Zozketa bat egingo da uztailean eta beste bat abuztuan.
Uda honetan, gozatu denboraldiko produktu nagusiaz, eta non, Atunaren Munduko Hiriburuan baino hobeto! Animatu eta igo zure argazkia #BermeoTunaPintxoTour hastagarekin!
Atunaren Munduko Hilabetea
Maiatzean, Bermeo Tunak dibulgazio-hitzaldiak antolatzen ditu Bermeoko atunaren balio-katearen garrantzia eta dimentsioa jendeari hurbiltzeko, Atunaren Munduko Eguna (maiatzaren 2a) eta Bermeoko Arrain Azoka lotuz.
Giza garapen iraunkorrarekin konprometitutako atunontzi-hirien aliantza globala.
Kostaldeko lurralde batzuetan, atuna ez da industria hutsa: enpleguaren, identitatearen eta lekuaren etorkizunaren parte da. Aliantza hori errealitate horren eraldaketa iraunkorra bultzatzeko sortu zen, erronkak eta aukerak partekatzen dituzten hiriak elkartuz.