Ondorengo testuak Interneteko erabiltzaileek www.bermeotunaworldcapital.org webgunea nola erabili dezaketen arautzen du. Irakurri arretaz Lege Ohar hau webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean, edozein unetan aldatu baitaiteke. Stilatutakoarekin ados ez bazaude, ez erabili webgunea.
Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutakoa betez, jakinarazten da webgune honen titularra ASOC. BERMEO CAPITAL MUNDIAL DEL ATÚN – ATUNAREN MUNDUKO HIRIBURU ELKARTEA dela (aurrerantzean, BTWC), helbide fiskala Errosape Kaia z/g, 48370 Bermeo (Bizkaia) daukana, eta IFK (CIF) zenbakia G95920146 duena.
Webgune honen bidez, www.bermeotunaworldcapital.org-ek edo hirugarren zerbitzu- eta eduki-hornitzaileek erabiltzaileen eskura jarritako hainbat eduki eta informaziotarako sarbidea errazten zaie erabiltzaileei. BTWCk beretzat gordetzen du webgunearen aurkezpena, konfigurazioa eta kokapena, baita bertan jasotako eduki, produktu eta zerbitzuak ere, edozein unetan aldatzeko eskubidea. www.bermeotunaworldcapital.org webgunean sartzeak, bertatik nabigatzeak eta webgunea erabiltzeak dakar eta suposatzen du Erabiltzaileak Baldintza Orokor hauek onartzen dituela. Zentzu honetan, Erabiltzailetzat hartuko da Webgunean garatzen diren zerbitzu eta jardueretan (doakoak zein ordainpekoak izan) sartzen, nabigatzen, erabiltzen edo parte hartzen duen pertsona. Lege Ohar honen helburua Webgunearen sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautzea da, BTWCk baldintza partikularrak ezar ditzakeela baztertu gabe, Erabiltzaileei Webgunearen bidez eskaintzen zaizkien zerbitzu espezifikoen erabilera eta/edo produktu zehatzen kontratazioa arautzeko.
Webgunerako sarbidea librea eta doakoa da. Hala ere, zenbait zerbitzu erabili ahal izateko, beharrezkoa da prabako autentifikazioa egitea, erabiltzaile-izena eta pasahitza sartuz. Eduki zehatz batzuetan sartzeko edo zerbitzuren bat erabiltzeko izaera pertsonaleko datuak eman behar direnean, erabiltzaileek horien egiazkotasuna, zehaztasuna, benetakotasuna eta indarraldia bermatuko dute. BTWCk datu horiei dagokien tratamendu automatizatua emango die, haien izaera edo helburuaren arabera, Pribatutasun Politika atalean adierazitako baldintza eta terminoetan.
BTWC da webgune honen titularra. Interneteko atari honen gaineko industria- eta jabetza intelektualeko eskubide guztiak webgunearen enpresa jabearen edo hirugarrenen jabetza esklusibokoak dira (kontrakoa adierazten ez bada). Beraz, erabiltzaileak webgunean sartzeak edo hori erabiltzeak ez du esan nahi, inolaz ere, inolako aktiberen gaineko erabilera-lizentziarik edo eskubiderik ematen zaionik. Webgunearen erabiltzaileek lana kopiatu, banatu eta jendaurrean itaundu (komunikatu) dezakete soilik, baldin eta lanaren kredituak egileak edo lizentziadunak zehaztutako moduan aitortzen badira, helburu komertzialetarako erabiltzen ez badira, eta modu berean partekatzen bada. Materiala birmoldatu, eraldatu edo horretatik abiatuta lan berri bat sortuz gero, zure ekarpenak jatorrizkoaren lizentzia berberarekin zabaldu beharko dituzu.
Baldintza horietakoren bat ez aplikatzea gerta daiteke, baldin eta egile-eskubideen titularraren baimena lortzen bada.
Lana edo haren elementuren bat jendaurreko domenuan (domenu publikoan) dagoenean indarreko lege aplikagarriaren arabera, egoera horri ez dio lizentziak eragingo.
Legez onartutako bidezko erabileretatik edo bestelako mugapenetatik eratorritako eskubideei, egilearen eskubide moralei, eta beste pertsona batzuek lanaren gainean edo haren erabileraren gainean izan ditzaketen eskubideei ez die lizentziak inolaz ere eragingo.
BTWCk ez du bere gain hartuko hirugarrenek webgunearen edukia erabiltzearen ondoriozko inolako erantzukizunik, eta dagozkion akzio zibil edo penal guztiak gauzatu ahal izango ditu erabiltzaileak eskubide hauek urratuz gero.
Webgunearen zerbitzariak bidalitako cookie-ak instalatzeko baimena ematea beharrezkoa da.
Webgunean jasotako edukiak une oro fede Onez prestatu dira, erabiltzaileei informazioa emateko helburuarekin. Hori dela eta, enpresak ez du bere gain hartzen informazio horren osotasunari edo zehaztasunari buruzko inolako erantzukizunik, eta ez du bermatzen bertatik lor daitekeen informazioaren zehaztasuna edo eguneratzea; informazio hori aldez aurretik abisatu gabe aldatu ahal izango da. Webguneak izan ditzakeen akats tipografiko, formal edo numerikoen erantzukizunik ere ez du hartzen.
BTWCk ez du erantzukizunik izango erabiltzaileek webguneari eman diezaioketen erabilera okerraren ondorioz.
Webgunearen funtzionamenduaren gaineko erantzukizuna BTWC ahaleginduko da akats teknikoek eragindako arazoak gutxienera murrizten. Webguneko zerbitzuak eta edukiak aldi baterako eten ahal izango ditu mantentze-, hobetze- edo konpontze-lanak egiteko, eta horrek ez dio erabiltzaileari inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik emango kontzeptu horiengatik.
Ohartarazten da webgune honetan jasotako zenbait informazio akatsetatik libre ez dauden fitxategi edo formatuetan sortua edo bildua izan daitekeela; beraz, ezin da bermatu zerbitzua ez dela eten edo arazo horien eraginik jasango.
Enpresak ez du inolako erantzukizunik hartzen erabiltzaileari webgune hau edo bideratutako kanpoko beste webgune batzuk kontsultatzearen ondorioz eragin dakizkiokeen kalteengatik.
Enpresak ez du erantzukizunik izango zerbitzu-etenak edo funtzionamendu okerrak gertatzen badira, baldin eta kasualitatezko kasuren baten, ezinbesteko kausa baten (fuerza mayor) edo bere kontroletik kanpo dauden bestelako arrazoien ondorio badira.
Estekak (linkak) erabiltzearen gaineko erantzukizuna Enpresak ez du bere gain hartzen gune honetako edukien eta kanpoko edukien arteko estekak (linkak) egotearen ondoriozko inolako erantzukizunik, ezta gune honetatik kanpoko edukien aipamenik ere.
Webguneak gure profil espezifikoetarako estekak ditu Facebook, Twitter (X) eta LinkedIn sare sozialetan.
Enpresak, edozein bide erabiliz, estekatutako webgunearen legezkotasun-ezza egiaztatzen badu, edo kalte-ordaina jaso dezakeen hirugarren baten ondasun edo eskubideei kalte egiten diola jabetzen bada, enpresak esteka hori kendu edo desgaitu egingo du.
Webgunean dauden bestelako esteken helburua informazioa ematea baino ez da; inolaz ere ez dute suposatzen helmugako Interneteko gunean eskaintzen diren produktu edo zerbitzuak kontratatzeko gonbita edo gomendioa, eta ez dute inolaz ere esan nahi eduki horien egile diren edo gune horien titular diren pertsona edo erakundeei babesa ematen zaienik.