Bermeo Tuna elkarte publiko-pribatu aitzindaria da munduan, eta atunaren balio-kate osoa biltzen du helburu komun batekin: Bermeo atunontziaren sektoreko jasangarritasunaren nazioarteko erreferentzia bihurtzea.
Helburu horrekin, 2018az geroztik, sektorean iraunkortasuna bultzatzen ari gara, arrantzarako etorkizun oparoa eta arduratsua lortzeko.
Gure elkarteak gaur egun 40 erakunde baino gehiago ditu elkartuta, atunaren eta hegaluzearen balio-katearen funtsezko eragileak:
Atunaren balio-katean eredu iraunkorra eta inklusiboa bultzatzeko asmoz sortu zen elkartea, herritarren kontzientzia eta berrikuntza sustatuz eta inplikatutako eragile publiko, pribatu eta sozialen arteko lankidetza indartuz.
Gure konpromisoa argia da: ozeanoak eta haien ekosistemak babestea, eta sektorean lan egiten duten pertsonen ongizatea bermatzea, haien eta lan egiten dugun komunitateen garapenari lagunduz.
Atuna planetako arrantza-baliabide garrantzitsuena da.
Munduan gehien kontsumitzen den itsas proteina da, munduko arrantzaren balioaren % 20 hartzen du eta herrialde askotan enplegua, elikagaiak eta kultura ziurtatzen ditu.
Gaur egun, atun-sektoreak erronka handi bati egin behar dio aurre: gehiegizko ustiapenaren, klima-aldaketaren eta munduko eskariaren presioaren testuinguruan bere iraunkortasun integrala bermatzea.
Bermeotik – Atunaren Munduko Hiriburu historikoa – lidergo globala hartu dugu, atunak bizi-, garapen- eta etorkizun-iturri izaten jarrai dezan.
Bermeo Tunan atunaren sektorearen oraina eta etorkizuna ulertzeko modu bat partekatzen dugu: pertsonekiko eta inguruarekiko erantzukizunetik, lankidetzatik eta konpromisotik abiatuta.
Gure balioek aliantza horren funtsa islatzen dute, eta gure komunitateari arrantza-jarduera jasangarri, berritzaile eta sustraitua bermatzeko ekiten dugun ekintza bakoitza gidatzen dute.
Gure helburuek tokian tokikotik globalerantz inpaktua sortzeko borondatea islatzen dute, ezagutza, berrikuntza eta Bermeori bizia ematen dioten itsasoarekiko, pertsonekiko eta kulturarekiko errespetua sustatuz.
Zientziaren eta arrantzaren arteko lankidetza sustatzea
Ezagutza, prestakuntza eta berrikuntza sustatzea
Kulturen arteko esperientzien trukea sustatzea
Ondare historia berreskuratu, kuadeatu eta zabalkundea egitea
Bermeo herriaren garapen ekonomiko eta soziala sustatzea
Ozeano osasuntsuagoak lortzeo proiektuak sustatzea
Irudikatzen dugun tunidoen ekosistemak tradizioa, berrikuntza eta konpromiso soziala uztartzen ditu.

Zure konpainiak eta zuen enpresa-, ingurumen- eta jasangarritasun-politikak Bermeo Tunaren balioekin bat egiten badute, bat egin ozeano osasuntsuagoen, arrantza arduratsuagoaren eta etorkizun bidezkoago eta jasangarriagoaren alde lan egiten duen sare global honekin, atunaren eta hegaluzearen sektorearen balio-kate osorako.