Bermeo Tuna Forum 2027 · 

apirilak 30 - maiatzak 1 eta 2

00

Egun Egun

00

Ordu Ordu

00

Minutu Minutu

Hasiera » Gaurkotasuna » Bermeo Tuna-Urdaibaiko Esentziak ekimenak itsasoaren eta lurraren zaporeak batu zituen Arrain Azoka 2026an

Bermeo Tuna-Urdaibaiko Esentziak ekimenak itsasoaren eta lurraren zaporeak batu zituen Arrain Azoka 2026an

10/06/2026

Bermeo Tuna–Urdaibaiko Esentziak ekimenak itsasoaren eta lurraren
zaporeak batu zituen Arrain Azoka 2026an

Arrain Azoka 2026k “Bermeo Tuna–Urdaibaiko Esentziak” dastaketen edizio berri bat hartu zuen. Urremendi Landa Garapen Elkarteak eta Bermeo Tunak elkarlanean sustatutako ekimenak berriro ere Urdaibaiko gastronomiaren aberastasuna eta lurraldearen iraunkortasunarekiko konpromisoa balioan jarri zituen.

Maiatzaren 23an eta 24an, Lamerako karpa nagusian egindako saioek bertaratutakoei gure inguruko produktu adierazgarrienen arteko uztarketa ezagutzeko aukera eman zieten: hegaluzea, atuna eta Urdaibaiko txakolina.

Dastaketetan atun eta hegaluze jasangarriekin prestatutako hiru pintxo eskaini ziren, Urdaibaiko hiru upategitako txakolinekin uztartuta: Itsasmendi Upategia, Berroja Upategia eta Talleri Berria Upategia. Hirurak Turismo Jasangarriaren Europako Gutunari atxikitako upategiak dira.

Esperientzia Jon Andoni Rementeriak gidatu zuen, Muxikako Remenetxe jatetxeko sommelierrak. Haren eskutik, parte-hartzaileek produktu bakoitzaren ezaugarriak, arrantza jasangarriaren balioak eta txakolinaren eta itsasoko produktuen arteko uztarketaren gakoak ezagutzeko aukera izan zuten.

Ekimenak berriro bete zuen bere helburua: tokiko ekoizleen lana ikusaraztea, hurbileko produktuen kontsumoa sustatzea eta Urdaibai gastronomia-helmuga erreferente gisa indartzea.

Bermeo Tunatik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei, baita Urremendiri, parte hartu duten upategiei eta esperientzia hau posible egin duen profesional taldeari ere. Beste behin ere, “Bermeo Tuna–Urdaibaiko Esentziak” ekimenak erakutsi du tradizioa, kalitatea eta jasangarritasuna direla gure lurraldearen nortasun gastronomikoaren oinarriak.