“Ozeanotik mahaira” esperientzia, gastronomia, kultura eta iraunkortasuna uztartzen dituena, Bermeoko atunaren balio-katearen eredu integrala aurkezteko: trazabilitatea, erantzukizun partekatua eta ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-konpromisoa.
Urteroko hitzordua Bermeon. Arrantzaren eta kontserben sektoreak itsasoko produktua, zaporea eta kultura partekatzen ditu, eta publiko guztiarentzako dastatze eta jarduerak antolatzen ditu. Bermeo Tunak proposamen gastronomikoekin parte hartzen du tunidoak hainbat formatutan ezagutzeko eta haien balioari eta iraunkortasunari buruz ikasteko.
Bermeo Tuna World Capitalek (BTWC), Bermeoko Arrain Azoka elkartearen laguntzarekin, elkartasun-kanpaina bat jarri du martxan atunaren kontsumoak minbizia prebenitzeko dituen onurak aztertzeko. Parte hartu nahi dutenek atun jaten ari diren argazki bat atera, eta sare sozialetara (Instagram, Facebook edo Twitter) igo besterik ez dute egin beharko, #Bermeotunaminbiziarenaurka edo #Bermeotunacontraelcáncer traolarekin.
Beraz, pertsona guztiei maiatzaren 9tik 20ra bitartean atuna jaten ari diren argazki bat atera eta sare sozialetara igotzeko deia egiten diegu, #Bermeotunaminbiziarenaurka edo #Bermeotunacontraelcancer traolarekin; horrela, gibeleko minbizia prebenitzean atunaren onurak ikertzeari laguntzen ariko direlako.
“Ozeanotik mahaira” esperientzia, gastronomia, kultura eta iraunkortasuna uztartzen dituena, Bermeoko atunaren balio-katearen eredu integrala aurkezteko: trazabilitatea, erantzukizun partekatua eta ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-konpromisoa.
Lehiaketa gastronomiko bat Atunaren Munduko Eguna ospatzeko (maiatzak 2) eta Bermeori lotutako atun eta hegaluze jasangarriari balioa emateko: tradizioa, berrikuntza eta zaporea udalerriko tabernetan.