Bertako taberna eta jatetxeen ibilbide bat, atunaz eta hegaluzeaz pintxotan gozatzeko, arrantza jasangarritik datorren produktu arduratsuaren bermearekin, eta denboraldiko produktu izarraren kalitatearekin.
Atuna eta haren ekosistemak babesteko konpromiso partekatuen esparrua, balio-kate osoan ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren iraunkortasuna indartuz.
Atuna funtsezkoa da komunitate askoren elikadurarako, ekonomiarako eta bizitzeko baliabideetarako. Eskari globala hazi egiten da, eta harrapaketak areagotzeko marjina oso mugatua da ustiategia baldintza jasangarrietan mantendu nahi badugu. Aldi berean, sektorea epe luzera mehatxatzen duten arriskuak daude: gehiegizko arrantza, legez kanpoko arrantza (INDNR), lan-baldintzen degradazioa eta ingurumen-inpaktuak.
Lankidetza eta konpromiso egiaztagarriak behar ditugu baliabide estrategiko bat eta bere mendeko ozeanoa babesteko.
Atunaren iraunkortasuna modu integralean lantzea, arrantzatokien eta horien kudeaketan eta ustiaketan inplikaturiko pertsonen ezaugarriak aitortuz ingurumenari, gizarteari eta ekonomiari dagokienez.
Atunaren balio kate osoan inplikaturiko pertsona guztien estandar sozialak eta lan eskubideen hobekuntza sustatzea, garrantzi berezia emanez arrantzaleei.
Atunaren balio-katearen etapa guztietan genero-berdintasuna sustatzea, emakumeek berdintasunezko lan-baldintzak eta erabakiak hartzeko guneak lortzen dituztela ziurtatuz.
Artisau arrantza eta arrantza arduratsuko komunitateak babestea, tokiko komunitateen parte-hartzea sustatuz erabakiak hartzeko guneetan, baita etekinen banaketa eta tokiko prozesu soziokulturalekiko errespetua.
Atunaren balio nutrizionala elikagai iturri osasungarri moduan sustatzea.
Modu arduratsuan eta jasangarrian harrapatutako atunaren kontsumoa bultzatzea.
Transakzio komertzial guztien trazabilitatea bermatzeko tresnak inplementatzea, iruzurra eta zirkuitu komertzialetan legez kanpoko arrainak sartzea galarazteko.
Arrainaren jatorriari buruzko informazioa emateko betebeharra bultzatzea produktu guztietan, batez ere kontserba latetan eta izoztuetan.
Arrantzaren ustiapena eta kudeaketa eraginkortasunez arautzea, eta legez kanpoko arrantzatik datorren edozein arrain baztertzea, bai ingurumen-estandarretan, bai estandar soziokulturaletan eta lan-estandarretan.
Jasangarritasunaren eta kudeaketa eta ustiapeneko praktika onen ziurtagiriak sustatzea atunaren balio kate osoan.
Gobernantza sistemak hobetzea kontrol eta ikuskaritza neurri efizienteekin, arrantza jasangarriko politika baten praktika finkatzeko.
Zientzialarien eta arrantzaleen arteko lankidetza erraztu eta sustatzea.
Lankidetzan aritzea informazioa eta datuak hobetzeko, ezagutza zientifikoa handitzeko, ikertzeko gaitasuna areagotzeko, eta teknologia transferitzeko itsaso-arrantza gaietan.
Ingurumen inpaktua minimizatzea atunaren balio kate osoan.
Itsas ingurunea eta bere baliabide bizidunak babestu eta zaintzea kutsaduraren eta ingurumen degradazioaren aurka.
Bertako taberna eta jatetxeen ibilbide bat, atunaz eta hegaluzeaz pintxotan gozatzeko, arrantza jasangarritik datorren produktu arduratsuaren bermearekin, eta denboraldiko produktu izarraren kalitatearekin.
Bermeo Tunak New Yorkeko Maila Altuko Foro Politikoan (HLPF) hainbat ekitalditan parte hartu zuen; bertan, eragin globala duen eta 14. Garapen Jasangarrirako Helburua (GJH) tokiko mailara egokitzean oinarritzen den benetako esperientzia bat aurkeztu zuen: saio ofizial batean parte hartu eta alboko bi ekitaldi antolatu zituen.