Arrantzako eskualde-erakundeek atun-populazioen egoerari buruz egindako azken eguneratzearen arabera, munduko tunidoen harrapaketen % 97 egoera osasungarrian dauden populazioetan egiten dira, hau da, gehiegi ustiatu ez diren eta gehiegizko arrantzarik jasaten ez duten populazioetan.
Bermeo, urtarrilaren 29a. 2024an, atun-arrantzako eskualde-erakundeek (erderaz ORP: ICCAT, IOTC, IATTC, WCPFC eta CCSBT) atun-arrantzen egungo egoera aztertu dute munduan. Azterketa horretatik ondorioztatzen da munduko tunidoen harrapaketen % 97 egoera osasungarrian dauden populazioetan egiten direla, hau da, gehiegi ustiatu ez diren eta gehiegizko arrantza jasaten ez duten populazioetan.
Atunen populazio desberdinen adierazleak berrikusteaz gain, 2024an ORPek ebaluazio kuantitatibo bat egin dute atun zuriaren bi populaziori buruz (Mediterraneoa eta Hego Ozeano Barea), rabilaren 2 populaziori buruz (Atlantikoa eta Indikoa), ekialdeko Ozeano Barearen moja eta marraduna, eta Ozeano Bareko hegalaburrari buruz. Horrekin, berretsi egin da erakunde multilateral horien eskumeneko baliabideen egoera orokorra ezin hobea dela.
Soilik 2 populazio daude gainplotatuta, eta oraindik ere maila ez-jasangarrietan arrantzatzen dira: Mediterraneoko hegaluze eta Indiako ozeanoko moja. Bi kasuetan, antolamenduaren ardura duten erakundeak dagoeneko neurriak hartzen ari dira.
Datu horiek erakusten dute erakunde multilateral horiek lan handia egiten dutela tunidoen arrantzaren etorkizunaren alde, eta lan hori, berriz ere, garrantzi handikoa izan dela 2024an, munduko tunidoen kudeaketa gero eta iraunkorragoa egiten lagunduz. Baliabideak modu iraunkorrean antolatzeko neurriak ezartzea beharrezkoa da atunen populazioen munduko egoeraren bilakaeran emaitza baikorrak eta nabarmen hobetuak lortzeko.
BTWCtik ospatzen dugu munduko arrantza-baliabide garrantzitsuenaren kudeaketa jasangarri horretan inplikatuta dauden alderdiek egindako ahalegin kolektiboa, haien inplikazioa eta ekintza-hartzea, ez soilik kontzientziazioa. Izan ere, BTWCn uste dugu badagoela modu jasangarri integral batean negozioak egiteko era, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik. Ozeanoak, itsas espezieak eta ekosistemak, eta sektore horretan lan egiten duten eta bizi diren pertsonak eta komunitateak zainduz.
Berri hau sinesmen honen berrespena da. Gauzak ondo egiteak fruituak ematen ditu, nahiz eta, zoritxarrez, merkatuan txanponaren beste aldea aurkitu. Jatorrizko produktuen eta erabat legez kanpokoak eta jasanezinak diren praktiken bidez harrapatutako produktuen merkataritzarena.
Atunaren munduko harrapaketei buruz
Atun populazio horien guztien munduko harrapaketak 5.2 milioi tonakoak izan ziren 2023an: % 66 Ozeano Barean ( % 51 mendebaldean, WCPFC eta % 15 ekialdean, IATTC), % 24 Indikoan (IOTC) eta % 11 Atlantikoan (ICCAT). Espezieen arabera, % 92 tunido tropikalak dira, eta % 8, berriz, tunido epelak: % 57 marraduna, % 31 rabil edo hegalhoria, % 4 moja, % 4 hegaluzea eta % 4 hegalaburra.
Munduko tunidoetaz ari garenean, tunido epeletaz ari gara, hau da, hegaluzeari eta hegalaburrari eta tunido tropikalei, marradunari, rabilari eta mojari dagokie. Guztira, 7 espezietako 22 populazio daude.
