Duela gutxi, Europako Batzordeak Ozeanoen Europako Ituna 🌊definitzeko egin duen entzute-prozesuari egin diogun ekarpena aurkeztu dugu. Atunaren balio-katea ordezkatzen duen eta arrantzan iraunkortasuna sustatzen duen erakundea garen aldetik, arrantza jasangarria eta arduratsua itunaren zutabe estrategikoa izan dadin eskatzen dugu, bere dimentsio ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa integratuz.
👉Era berean, eskatzen dugu Europar Batasunak mekanismoak har ditzala hirugarren herrialdeetako arrantza-produktuek Europan eskatzen diren ingurumen- eta gizarte-estandar berak betetzen dituztela bermatzeko.
👉Eta azken eskaera, arrantzaleen, kostaldeko komunitateen eta jasangarritasunarekin konprometitutako elkarteen ahotsa bilduko duen Ozeanoen Europako Itun bat diseina dezala.
Egin ditugun ekarpenak osorik ezagutzeko, sakatu hemen: https://shorturl.at/gb86X