Bermeo Tuna Forum 2027 · 

apirilak 30 - maiatzak 1 eta 2

00

Egun Egun

00

Ordu Ordu

00

Minutu Minutu

Hasiera » Gaurkotasuna » Gabonak Bermeoko Erara

Gabonak Bermeoko Erara

15/12/2025

Gabonak, Bermeoko erara ospatzen doguz

Gabon honeetan, topaketak, algarak eta momentu txiki-handiak are geureagoak izatea nahi dogu.
Bermeon dakigun lez ospatu gura doguz. Bermeoko erara.

Ez dago geureagoa dan gauzarik mahaiaren bueltan jesarri eta garena partekatzea baino. Eta geu zer garan erakusten dauana nahi badogu, argi dago zer ezin dan: hegaluzea eta atuna.

Ohorea emoten deuskuen produktuak.
Nortasunaz, ahaleginaz eta itsasoaz berba egiten dabenak.

Gure arrantzaleen lan nekaezinaren fruitua dira; askotan etxetik urrun ibiltzen diranen —data berezi honeetan be bai— lanaren frutua, guk jaki bikain honeek gure mahaietan, tabernetako barran, lagunarteko topaketatan, koadrilako piskolabisetan edo familia zein enpresa bazkari-afarietan gozatu ahal izateko.

Hegaluzea eta atuna jatea pribilegio bat da.
Eta hori eurai esker da, baita jaki honeek gure mahaietara heltzeko lanean dabilzan pertsona guztiei esker be. Hegalabur edo hegaluzeagaz egindako lata baten atzean dagozan profesional guztiei esker.

Horregaitik, Gabon haneetan, inoiz baino gehiago, hegalaburra eta hegaluzea nahi doguz.

Gure mahaietan, tabernetan, jatetxeetako kartetan… eta etxean be bai.

Hemen, Gabonak Bermeoko erara ospatzen dira.

 

Zatoz gurekin ospatzera!

Abenduaren 19an, barikuan, 20:00etatik aurrera, Bermeoko erarako Gabonei hasiera emongo deutsagu, Josepa Kale Kaleregaz batera, kanpainari atxikitako establezimenduetatik ibilbide alaitxua eginez.

Arratsaldea ospatzeko, brindisa egiteko eta atun eta hegaluzez betetako Gabonak elkarrekin gozatzeko; nortasunaz, batzen gaituanaz eta gure esentziaz beteriko Gabonak.

Gabonetako kantak abestuko doguz eta Bermeoko erako pintxo-poteaz gozatuko dogu.

Gabon hauetan, hegaluzea eta atuna jateak… saria dauka!

Parte hartu Bermeo Tuna World Capitaleko kontserba-sorteen zozketan.

Zelan parte hartu tabernetan?

  • Jan hegaluze edo hegalabur pintxoa ibilbideko tabernaren baten.
  • Eskatu zozketarako txartela.
  • Bete zure datuekaz eta sartu rutan parte hartzen daben tabernetan jarri doguzan

Online parte hartu gura dozu?

  • Igo zure pintxoaren argazkia Instagramera eta/edo Facebookera (argitalpena edo storya).
  • Erabili #GabonakBermeokoErara
  • Aipatu pertsona bat eta adierazi zein tabernatan jan dozun pintxoa.
  • Jarraitu @BermeoTuna eta parte hartu nahi beste aldiz… pintxo desbardinekin!