Aste honetan UIKek, UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioak, antolatutako “Olatuaren enbatean. Mujeres y mar en el siglo XX” ikastaroan parte hartzeko ohorea izan dugu.
Bi jardunaldiz Bermeoko Arrantzaleen Museoa hausnarketarako eta ikaskuntzarako gune izan da, emakumeak eta haien rola itsasoko lanetan erdigunean jarriz, ikuspegi historiko, sozial eta ekonomikotik, eta etorkizunerako proiekzio argiarekin.
Asier Romero Andonegik eta Amaia Apraiz Sahagúnek zuzendutako ikastaroak profil askotariko irakasle-taldea bildu du, ikerketatik eta soziologiatik hasi eta kultur eta instituzio eremura artekoak; eta horri esker, elkarrizketa zabaldu eta errealitate hau ñabardura zabal eta osoagoarekin kontatu ahal izan da.
Gure zuzendariak, Maitane Leizaolak, parte hartu zuen eta atzo “Bermeo Tuna World Capital: liderazgo femenino y sostenibilidad” hitzaldia eskaini zuen. Bertan, gure elkartea aurkeztu zuen, eta honako uste sendo hau partekatu: ez dago jasangarritasun osorik itsasoko balio-katea sostendu duten (eta sostengatzen duten) emakume guztiak ere kontuan hartzen ez baditugu, eta merezi duten aitortza, espazioa eta ikusgarritasuna ematen ez badizkiegu.
Eta Maitanek duela aste batzuk esan bezala, “la mar tiene nombre femenino”; hori gogoratzea eta aitortzea da lehen pausoa itsas sektore berdinzaleago, anitzago eta etorkizun handiagokoa eraikitzen jarraitzeko
