Aurten, Bermeoko Arrain Azoka ezaguna maiatzaren 16tik 18ra egingo da, bere 31. edizioan. Urtero bezala, arrantza-sektoreari lotutako enpresek, batez ere herrikoek eta kontserba-sektorekoek, beren produktu eta nobedadeak eskainiko dituzte asteburuan zehar, iraunkortasuna, zapore bikaina eta lehen mailako kalitatea bermatuz. Gainera, jarduera ezberdinak egongo dira erdiko karpan, produktu dastaketak stand ezberdinetan, eta gune gastronomiko solidarioa marmitakoa eta hegaluzea dastatzeko aukerarekin, ohiko bazkalorduetan hiru egunetan zehar.
Bermeo Tuna jarduera gastronomikoak
Urtero bezala, Azokaren ardatz nagusia gastronomia izango da, eta aurten, Bermeo Tunatik hitzordu garrantzitsu honekin bat egin nahi dugu, Azokako bisitari guztien ahosabaiak gozaraziz. Munduan zehar bidaiatzea nahi dugu, atunaren zapore eta formatu desberdinak probatuz, bakoitzak eskaintzen dituen prestaketa eta dastatzeko moduak ezagutzen dituzten bitartean. Hori guztia, ALAKRANAko Endika Etxebarria sukaldariaren eskutik, eta berarekin, tunido-mota ezberdinez egindako 4 pintxo gozatuko ditugu.


Hori gutxi balitz, pintxo hauek 4 txakoli ezberdin eta bikainez lagunduta joango dira, Bizkaiko Txakolinaren eskutik. Txakolinak euren mahastietatik ere gidatuko gaituzte ardogintzako bitxikeriekin, konbinazio eta uztarketa bikain honetaz gozatzen dugun bitartean.
Baina helduek ez ezik, umeek ere euren unea izango dute. Txikienentzako jarduera gastronomikoak ere prestatu ditugu, tunidoak modu dibertigarri, ludiko eta praktikoan ezagutzeko helburuarekin. Eta, gainera, dastatzen, Mastercheff formatuko tailer batean. Guretzat, TUNA TXEF. Txikienek aukera izango dute tunido mota desberdinekin (hegaluzea vs hegalaburra) bi pintxo egiten ikasteko, testuran eta zaporean bereizteko, eta ikasten ondo pasatzen duten bitartean dastatzeko.
Ekintza guztiak Arrain Azokako karpa gastronomikoan (karpa handia) egingo dira, Lameran.
Jarduera horien datak eta ordutegiak honako hauek dira:

Es importante resaltar, que el coste de estas actividades tiene un fin solidario, ya que el dinero que se recoja de las entradas, irá destinado íntegramente a la causa solidaria de la Arrain Azoka: se financiarán los tratamientos médicos no cubiertos por el sistema público de salud, de niños y niñas de 6 a 12 años (en Bermeo). Con lo cual, además de disfrutar de una especial sesión eno-gastronómica y aprender sobre el sector motor de nuestra localidad, los participantes en estas actividades estarán contribuyendo a esta causa solidaria. De antemano, eskerrik asko.
Garrantzitsua da azpimarratzea jarduera horien kostuak helburu solidarioa duela, sarreretatik jasotzen den dirua Arrain Azokaren kausa solidariora bideratuko baita: 6 eta 12 urte bitarteko haurren osasun-sistema publikoak estaltzen ez dituen tratamendu medikoak finantzatuko dira (Bermeon). Horrela, saio eno-gastronomiko berezi batez gozatzeaz gain eta gure herriko sektore eragileari buruz ikasteaz gain, ekimen hauetan parte hartzen dutenek kausa solidario honetan lagunduko dute. Aldez aurretik, eskerrik asko.
Sarrerak bi modutara erosi ahal izango dira:
Sarrerak mugatuak direnez, azkar ibili, plazarik gabe ez geratzeko!