Bermeo Tuna World Capital ek “Bermeo – Atunaren munduko hiriburu elkartea”rentzako aholkularitza juridikoko zerbitzuak kontratatzeko prozesu ireki berri baten hasiera iragartzen du. Enpresa esleipendunak BTWC-ren eskutik eskatzen zaizkion aholkularitza juridikoko zerbitzuak emango ditu. Aholkularitzak honako prestazio hauek barne hartuko ditu:
BTWC da erakunde kontratatzailea. Kontratazio Organoa, berriz, BTWCko zuzendari nagusia da.
GAUZATZEKO EPEA ETA KONTRATUAREN IRAUPENA
Kontratu honen ondoriozko prestazioak gauzatzeko epea 3 (hiru) urtekoa izango da. Epe hori dagokion kontratua formalizatzen denetik aurrera hasiko da zenbatzen, edo kontratu dokumentuan zehaztutako datatik aurrera.
ESKAINTZEN AURKEZPENA
Aipatutako klausula administratiboen plegua errespetatu beharko dute, eta mezu elektronikoen bidez aurkeztu beharko dituzte, 2019ko uztailaren 3ko 12:00ak baino lehen.